XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) jadanik ez zuen zalantzarik izan bere bidaiaren egokitasunaz.

Kezka hura uxaturik, Merçerengana joan zitzaion pentsamendua, eta orduan, etxeko txirrina jo eta kanpoko atean ikus zezanean, zer-nolako harrera egingo zion asmatzera jarri zen.

Hasteko, Merçe harritu egingo zela erabaki zuen.

Baina gero harriduraren ondorenean, hain zuzen Merçek nola jokatuko zuen ezin zuen inondik ere asmatu.

Onartuko al zuen proposatzera zihoakiona, hots, Festa Nazionalaren aitzakiarekin pare bat egunetako txangoa egitea?

Biok bakarrik, jakina amaitu zuen gogoeta, itxaropentsu.

Proposamen ausarta iritzi zion Jean Luc-ek berak, ez hainbeste beragatik nahiz eta bere hogei urtetan sekula ez ailegatu hain urrun neska kontuetan nola Merçegatik, zeina familiako harremanek estu lotzen baitzuten senitartera.

Hala ere, erabakita zegoen bere barruko ahotsari baizik kasu ez egitera, eta barruko ahotsak ez zion beste jokabiderik onartzen.

Bien bitartean bagoian ageri ziren bidaiariak ugalduz joan ziren geldiunez geldiune, eta jadanik eserleku gehienak betetzen zituzten, (...)